XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
25.etik 40.era doazenetan bildu dira Lexikografiari lotzen zaizkionak.
Hauxe dugu Mitxelenak maizen eta sakonen landu zuen arloetako bat.
Gogora dezagun beraren esku utzi zuela Euskaltzaindiak Azkueren hiztegia osatzeko eta egokitzeko ardura eta, bete ere, zintzo bete zuen agindutakoa.
Horren froga ezin hobea da urte luzeetan zehar bildu zuen 300.000tik gorako fitxa kopuru hazia, horietarik zenbait bera zendu ondoren argitaratu diren
Orobat, lehenagoko
Mitxelenak ez zion sekula uko egin ardura horri, bere eskuz idatzitako aitorpen honek salatzen duenez:
Ezin dugu ahaztu, bestalde, I. Sarasolaren
Etimologiazko zenbait auzi garbitzen ageri zaigu 41etik 50erakoetan.
Berebiziko zaletasuna erakutsi izan dugu euskaldunok zein euskaraz arduratu diren hainbat atzerritarrek etimologi korapiloak askatzearren, horretarako behar zen prestakuntza ezaren ondorioz, gauzak desbideratu eta lehen zeuden baino nahasiago jarri badira ere maiz.
Fantasiei ihesi eginez, ahalik eta oinarririk ziurrenak bilatzen saiatu zen Mitxelena.
Aipamen berezia merezi dute liburuki hauetan azaltzen zaizkigun Corominasen
Mitxelenaren iruzkin, ohar eta hipotesion lehen bilduma J. J. Arbelaizen
Badira, halaber, toponimia eta onomastika gorabeherez ari direnak (51-57).
Ez dugu ahantzi behar sail honetan ere maila goreneko lana burutu zuela Mitxelenak:
Baita, noski,
Literatura izan zen Mitxelenaren beste aztergaietako bat.
Berea da, hain zuzen, euskal literaturaren historiaz plazaratu den lehenbiziko liburuetako bat:
Gai honek ere badu bere txokoa bilduma honetan (62-65), Literaturaren historia horretarako argibide berriak aurkezten direlarik bertan.
Esan beharrik ere ez dago, euskararen historia eraikitzearren zeukan ardurak murgilerazi zuela Mitxelena literatur azterketetan.
Nolanahi ere, euskal metrikaz egindako oharrak, testukritikarako urratutako bide berriak... guztiz erabakiorrak suertatu dira.
Mitxelenaren lanen artean bada, dena dela, Literaturaz bete-betean ari den bat edo beste, Oihenartez diharduena esate baterako.
Euskal izkribu zaharretan diren makina bat pasarte ilun argitzeari ere ekin zion.